Usuario:Sheila Bravo/Taller

De Wikipedia, la enciclopedia libre

ARTEAREN ESPIRITUALTASUNARI BURUZ[editar]

Artearen espiritualtasunari buruz, “Über das Geistige in der Kuns” alemaneraz, Wassily Kandinskyk idatzitako tratatu bat da, Munichen 1911. urtean argitaratu zena. Kandinskyk idatzitako lehenengo obra teorikoaren aurrean gaude eta abstrakzio ez-figuratiboaren praktikara eramaten duen diskurtso estetikoa da. Argitalpen eta itzulpen gehien izan dituen tratatua da, izan ere Kandinskyren iturri teoriko zabalduenetariko bat izango da. Arte arloan klasiko bat den lan honi esker artelanaren azterketa emozionala ahalbideratuko zuen eta gauza materialak eta abstraktuak dituzten espiritualtasunera aditzera eramango gaitu.[1]


BIOGRAFIA: WASSILY KANDINSKY[editar]

Wassily Kandinsky (Mosku, 1866 - Paris, 1944) Pintore errusiarra izan zen eta bertan, pintura ez-figuraiboaren fundatzailetzat kontsideratuta dago. XX. mendeko hasierako arte abstraktuaren hastapeneetako artista garrantzitsuenetariko bat da. Bere parte hartzea abangoardietan arte plastikoa sortzetik haratago joan zen eta alde batera utzi zituen pintura egiteko ezarritako kanonak. Musika eta marrazketa eskolak jasotzeaz gain, 1892. urtean Moskuko Unibertsitatean Zuzenbidean eta Ekonomian lizentziatu egin zen. 1895.urtean inpresionismo frantsesaz txundituta geratu zen, adibidez, Claude Monet egindako obrarekin eta 30 urte zituela bere lanbidea utziko zuen eta pinturan murgiltzea erabaki zuen. Munichen, Anton Azbèren Akademian eta Akademie der Bildenden Künsten burutuko du bere formakuntza artistikoa. Esan beharra dago, bere bere mugimendu propioa fundatu zuela, Blaue Reiter, eta mugimendu honekin Alemaniako arte modernoa asaldatu egingo du. 1901ean Phalanx fundatu zuen beste artista batzuekin batera. Erakunde honek erakusketak antolatu zituen eta arte eskola bat sortuko zuen. 1906-1907 urteetan Parisen ezarriko da. Margolari izateaz gain Kandinsky teorilari garrantzitsua izan zen eta bere ideiak elkartzea idazkien sistema batean lortu zuen. Bere idatzi aipagarrien artean, ”Artearen espiritualtasunari buruz” (1911) eta “Planuaren gaineko puntua eta marra” dauzkagu. Mundu modernoaren materialismoaz kezka zuen eta abstrakzioa gizakiari askatasuna emateko tresna moduan ikusten zuen.[2]


LIBURUAREN IZAERA[editar]

Kandinskyren liburu honen testuingurua pentsaera modernoaren aldaketa emanten denean kokatu dezakegu, hau da, XIX. mendearen amaieran eta XX. mendeko lehen urteetan, pentsamendu intelektualaren iraultzaren garaian. Pintura modernoa sortu eta garatzen den testuinguruan kokatuta dago eta esanahiaren garrantzia eta egungo artista plastikoaren oinarri gisa balioko duten forma eta kolorearen oinarrizko printzipioak azpimarratzen ditu. Testuak dituen planteamenduekin, irakurlea balio figuratiboaren balioespena gainditzen duen artea identifikatzera eramaten du eta honetaz aparte, izenburuak esaten duen moduan, gauza materialak eta abstraktuak dituzten espiritualtasunera aditzera eramango gaitu ere. Obrak, artista plastikoak gidatu beharko dituzten ideiak azpimarratzen ditu. Obra hau egiteko ia hamarkada bat eman zuen eta obra honetan, errepresentazio naturalistaren espresioa eta espiritualitatea baloratzeaz gain, bere teoria artistikoak azaleratzen ditu baita ere. Bertan, espresionismoaren teoria eta praktikaren oinarriak nola ikusten dituen adierazten du. Era berean, lehen aldiz, teoria artistikoen arteko elkartasun eta unifikazio sistematikorako joera adierazten ditu.


KAPITULUAK[editar]

Kandinskyk liburu honetan sarrera bat egin zuen, gero zazpi atal nagusi garatu zituen artearen espiritualtasunari buruzkoak direnak eta azkenik epilogoarekin amaitzen du. Honetaz aparte, esan dezakegu obrak bi zatitan banatzen dela. Alde batetik autoreren pentsamendua daukagu eta hiru atalak barneratzen ditu: mugimendua, norabide espiritualen aldaketa eta piramidea. Bigarren zatia pinturari dagokio eta honen koloreak, formen eta koloreen lengoaia, teoria eta azkenik, artelanak eta artistak dituzten eraginak deskribatuko ditu. Epilogoan, testuaren amaieran erreproduzitzen diren irudiak deskribatzen dira.

Sarrera. Artea, momentu bateko gizakien espresioen adierazlea da eta bi aspektu ditu: materiala eta espirituala. Espirituala denboran zehar iraun dezakeen bakarra da, sentimenduei dagokielako. Zentzu horretan, espresio unibertsala da bere helburua, momentu horretako gizakien sentimenduekin erlazionatua dagoelako. Artistak, materialismoa gainditu du eta emozio konplexuagoak sentitzen eta errepresentatzen ditu. Bere helburua publikoarengan emozioak eragitea da eta bere espiritua ipintzen du obran. Beraz, artearen aspektu espirituala materialaren gainetik dago eta hori etorkizunerako hazia da.

Mugimendua. Artean, bizitza espirituala triangelu moduan irudikatzen da eta gora zuzendutako alde zorrotza beheratzen doan einean zati bakoitza zabaldu eta handitu egiten da, hortaz triangelua mugimendun egongo da abiadura ezberdinak izanik. Erpinak luzapen bat hasiko dute eta bertan kualitate guztiak aurkituko dira, baina beheko zatiak absurdotzat hartuko dute. Triangulo honen gailurrean artista egongo da eta hau ez ulerkotzat emango da, izan ere berak ezagutza lortzeko gautasina izango du espiritualtasunaren bitartez eta gainontzeko gizakiek ez dute gaitasun hori izango, Beraz, artista, bizitza espiritualean bisionario bat da. Bere sormena erabiltzen badu aspektu materialari garrantzi gehiago ematen dion artea sortuko da eta aspektu espiritualean garai dekadente baten isalda izango da eta arteak bere ispiritua galdu egingo du. Beraz, artista materialtasunean emozioak sortzeko kapaza izan behar da eta horrela artearen espiritualtasuna aurkitu egingo du. Azken hau soilik arteak izan daitekeen edukia da eta bere medio esklusiboekin espresatzen du.

Norabidearen aldaketa espirituala. Espiritualtasunaren trianguloaren parte batek jarrera ideologikoa hartzen du, ingurumena ulertzeko azalpen bat emango dielako. Baina momentu bateko teoria sortzen denean, fenomeno baten definizioa mugatu egiten da. Baina fenomeno hori ez da estatikoa, izan ere mundu espiritualak hartuko duen joera ezin daiteke materializatu, soilik artisten intuizioaren bidez ezagutu daiteke. Beraz, artista berritzaile bat da eta hasiera batean ez da bere obra ulertuko, jendearen ezagutzatik haratago dagoelako. Kandiskyk bere garaiko korronte aldaketa espiritualari egiten dio erreferentzia eta artean ere materialtasunaren esanahi transzendentea bilatzeko joera adirazten du.

Piramidea. Barruko bilaketaren joera hau abstrakziora eramaten du. Arte bakoitzak bere espazio eta instrumentu bilatuko ditu helburu berdinera heltzeko, hau da, artistak bere espirituaren baitan sortuko dituen elementuen balioa bilatu beharko du. Horrek, arte bakoitzean propioa edota espezifikoa dena konparatzen lagunduko du. Hasieran, musika izango da jarraitzeko eredua, ez duelako naturaren elementurik adierazteko beharrik. Artea horren adaptazio bat egingo du bere medio propioen bidez.

Kolorearen efektuak. Kolorez beteriko paleta bat ikusten dugunean, bi emaitza ezberdin lortuko ditugu: fisikoa eta psikikoa. Efektu fisikoaren bitartez, begia kolorearen edertasuna eta kalitatearengantik txundituta geratu egingo da, asetze entsazioarekin. Begia asaldatu egiten da eta ondoren lasaitu egiten da. Guzti hauek sentsazio fisikoak dira, aldi labur bat irauten dutenak, izan ere gainazaleak dira eta ez dute betiereko hunkipen bat utziko. Efektu psikikoa artistari interesatzen zaiona da. Koloreak eragin psikologikoa dauka, kolore bat ikusiz emozioekin egin daitekeen asimilazioaz aparte beste zentzuenekin eragiteko ahalmena ere badauka. Artistak, horiek erabiltzen ditu gizakien arima unitzeko.

Formen lengoaia eta koloreak. Era natural batean, pintura arte abstraktorantz eboluzionatuko da. Pinturaren bitartekariak kolorea eta forma dira. Forma guztiek esanahi bat dute, baina bi izaera izan ditzakete errepresentazioan edo delimitazio abstraktu bat izan daiteke. Kolorea berriz, delimitazio bat behar du eta formarekin bat doa. Are gehiago, kolore zehatz batzuk forma zehatz batzuetara hobeto egokitzen dira. Artistak ez du soilik objektua erreproduzitzen, baizik eta espresio bat ematen die. Obraren konposaketa nagusia eta horren menpeko formak desberdintzen ditu. Formak eta koloreak armonia izan behar dute eta horien xedea gizakien arma unkitzea da. Formen konposaketa, arte abstraktoa beraren garapenarekin eboluzionatuko dira. Hauek oztopo estetikoan gainditu behar dituzte, soilik esentziala dena irudikatzeko. Artistaren intuizioa sormena gidatuko duena da eta honek barne behar espirituala asetu egiten du. Hrretarako, esan bezala, bere materialen koloreen barne balioaren neureta edo analisia egin behar du. Kolorean bi motako ezaugarri nagusiak daude: kolore hotzak edo beroak eta kolore argiak edo ilunak. Hauek konbinatuz tonalitate ezberdinak lortuko dira. Kolore nagusien analisia egiten da, horiek definituz, eta animoan eragiteko duten indarraren arabera sailkatu egiten ditu.

Teoria. Pinturari buruzko teoria osatu bat egiteko, sailtasunen berri ematen da. Horretarako, naturatik emantzipatutako konposizio kromatiko eta formal batekin barne esperientzia bat izateko kapazitatea izan behar da. Kontua da, ze punturaino heldu behar den artistaren askatasuna naturaren forma eta kolore horiek eraldatzeko eta nola erabili ahal daitezkeen. Askatasun hori, artistaren intuizioaren helmena dauka. Koloreen asimilazioaren indarra beste koloreko elementu abstraktuekin baliogabetu daiteke. Helburua soilik elementu artistikoekin sentsibilitatea lortzea da eta barne komunikazioa egiten da. Hala ere, kolore eta forma soilen materialtasunean erori daiteke, beraz, pinturaren ezaugarriak ez dute kontakizun koherente bat egiteko motibazioa izan behar. Orotara, artistak bere elementuen izaera sakonera iritsi behar da eta horiekin bere barne beharra asetzen duen sormena egin behar du kanpoko itxuraz haratago doana eta barne indar espirituala izango duena.

Artelana eta artista. Artistak bere obra era mistiko batean sortzen du eta azken honek, bizitza propioa hartzen du. Artistaren askatasuna bere barneko indarra gidatzen du, arteak ez dauka beste funtziorik izan behar, arimaren hizkuntza baita. Beraz, artista artearen zerbitzuan jarri behar da: eman zaion talentua itzuli behar du bere izaera eta gainontzeko pertsonena atmosfera espirituala osatzen dute eta artista atmosfera horretan bere ekarmena egin behar du. Edertasuna barne beharrean bilatu behar da, arimak edertasuna bilatzeko indarra duelako. Epilogoa. Azkenik, konposizio sinpleak “melodikoak” eta konplexuak “sinfonikoak” aztertzen dira eta erritmoaren garrantzia nabarmentzen da. Autoreak, berak egindako konposizio sinfoikoen adibideak ematen ditu: inpresioa, hau da, naturaren inpresio zuzenak. Inprobizazioa, barne izaeraren espresio inkonszienteak. Konposizioa, barne izaeraren espresioak dira, baina zentzuarekn eta sentsibilitate handiarekin egiten dituenak.

ERAGINAK / GARRANTZIA[editar]

Laburbilduz, liburu hau egilearen pentsamenduaren konplexutasuna, kolorearen eta formaren erlazioak irudikatuta ikusteko aukera emango digun eskema bat aurkezten digu, artistaren testuinguru sozial eta funtzioa ahaztu gabe. Komunikazio ahalmen handiari esker, eragin sakona eta ukaezina izan du obra honek. Esan bezala, obra oso hau oinarri gisa erabilia izan da XX. mendeko hainbat artista plastikoren belaunaldientzako.


ERREFERENTZIA[editar]

--Sheila Bravo (discusión) 18:15 29 abr 2020 (UTC)

  1. https://www.moma.org/collection/works/15659
  2. https://www.museothyssen.org/coleccion/artistas/kandinsky-wassily