Usuario:GazteluaML/Taller

De Wikipedia, la enciclopedia libre

Eraikuntza motak

Gazteluak mota askotakoak izan daitezke. Gazteluen egiturari begira, badira ezaugarri batzuk amankomunean izango dituztela eta beste batzuk berriz ezberdinak izango dira. Dauden gazteluak hartuta, azkenean izan dituen aldaketa guztiak kontuan izanda, honen bitartez, elementu bakoitzaren ezaugarriak ikusi daitezke.

Gaztelua eta bere harresia tamaina eta oinplano ezberdinetakoak izan daitezke. Honen eragile nagusiak hiru dira. Hasteko, gazteluaren funtzioaren arabera, hots, soilik defentsiboa edo jendea bizitzeko tokia. Ondoren, populazioaren arabera, hots, bertan bizi den pertsonen arabera handiagoa edo txikiagoa izango da. Azkenik, orografiaren arabera, gaztelua nun dagoen kontuan hartuta, adibidez, haran batekoa edo mendi magalean dagoena forma ezberdinekoak izango dira.

Gaztelu guztiek badituzte hainbat elementu berdin. Hala, hasieratik sortu ziren bi elementu, denek izango dute. Elementu hauek dorrea eta harresia izango dira. Hasieran, tokiaren arabera, bi elementu hauek harriz edo egurrez eginda zeuden. Mediterraneo inguruko lurraldeetan, hots, Bizantiar inperioa, Arabeen lurraldetan eta Hispanian harriz eginda zeuden eta gainontzeko tokietan, egurrez. Dena den, urteak aurrera joan ala, denak harriz egiten hasiko dira, hauek irakunkorrago eta puskatzeko zailago izateko (Cairns, 1999; 4-5).

Bestetik, gerra egiteko modua aldatzen joan zenez, harresiei defentsarako hainbat elementu sartu zitzazkien, beste dorre gehiagoz aparte, baita ere, almenak, kadalsoak, matakanak, etab, ezarri zitzaien harresiei (Cairns,1999;16). Beste elementu defentsibo bat, fosak izango dira. Harresiaren kanpoaldean, gehienetan fosa bat jarriko da eta harresiaren barrura sartu ahal izateko zubi altxagarri baten bitartez pasa beharko da. Honi ere, lotuko zaizkio zubi altxagarria defendatzeko beste dorre batzuk (Cairns,1999;24-25).

Dorrei dagokionez, funtzio eta oinplanta ezberdinekoak aurkitu daitezke Erdi Aroan. Badira, dorretxeak, soilik dorrea aurkitzen den tokia, badira dorreak harresiez inguratua eta baita ere, dorrea hiri batekin eta harresiz inguratua. Oinplantari dagokionez, mota askotakoak aurkitu daitezke, adibide ugarienak, oinplanta zirkularra, karratua edo laukizuzenak dira (Cairns,1999).

Gaztelua ez da bakarrik harresia eta dorrea. Honen barruan, badira baita ere beste funtzio ezberdin dituzten eraikuntza batzuk. Dorreak, funtzio defentsiboa izateaz gain, noblearen etxea zen, honetan bere bizitzarako egiturak eta gelak aurkituko dira. Kontuan izanda administrazio gune bat zela baita ere, lan honetarako gela bat egon behar zen ere bai. Beraz, gaztelu edo dorrearen gune arrantzitsuena gela zentrala edo gela handia zen. Honetan, bertako nobleak kanpoko jendeari harrera egiten zien eta otoruntzak egiten zituzten. Gela honen alboan, sukalde handia zegoen, handiak izan behar ziren bertan otoruntza handietarako janaria prestatu behar zutelako. Bestetik, noblearen egongela aurkitzen zen, bertan baita ere, berarentzat eta bere familiarentzako egongelak aurkitzen ziren. Honetaz gain, askotan eliza edo kapila txiki bat zuen apaiz pribatuekin, meza jasotzeko. Amaitzeko gazteluen sotoan, gehienetan espetxea aurkitzen zen (Cairns,1999;36-38).

Dorrearen kanpoaldean ere, beste hainbat elementu aurkitu ditzazkegu. Harresiaren barruan eta dorrearen magalean, patioaren inguruan zehazki, bertan lan egiten zutenen etxe bizitzak zeuden, hala nola, zerbitzari, suakaldari, soldaduenak. Baita ere artisauen tailerrak, biltegiak, zaldiak gordetzeko tokia, landa eremu txiki bat (Macaulay, 1980 & Cairns, 1999).

Gazteluak iberiar penintsulan: Hisn musulmanak

Erdi Aroan, Iberiar penintsulan bi gaztelu mota nagusi aurkitzen dira: erresuma kristauetako jaun feudalen gazteluak eta al-Andaluseko ḥiṣn-ak.

Kontuan eduki behar dena da al-Andaluseko eraikin gotortu hauen terminologia ezin dela erresuma kristauetako gazteluarekin zuzenean alderatu, izan ere, ḥuṣūn hitzak (ḥiṣn-en plurala) hirietako aljama-etako gotorlekuei edo landa eremuko gotorlekuei egiten die erreferentzia. Hau da, kontzeptua gazteluarekin alderatu daiteke nahiz eta anakronikoa izan baina terminologia guztiz bestelakoa da.

Egitura arkitektoniko hauek defentsarako eta lurraldearen kontrolgune zein biztanleriaren antolatzaile nagusi gisa funtzionatzen zutela esaten da. Espazio islamiarrek ez zuten antolamendu feudal bat, horregatik landa eremuko gotorleku hauek nekazal-talde eta Umma-ren boterearen arteko bitartekariak izango ziren.

Lurraldeko eremu garaietan eraiki ziren incastellamento prozesu batean, hau da, nekazal-taldeen gotortzeko saiakeran. Ordea, ez dago garbi prozesu horretan egitura hauen eraiketa eta mantentzea estatuaren lana izan zen ala ez.

Esan bezala hisn hitzez ezagutzen dira hegoaldeko “gaztelu”-ak, baina arabiar hiztegia oso oparoa da gotorlekuez hitz egiterakoan tipologia ezberdinak sailkatzen direlarik. Honen adibide dira, besteak beste qal`a, qaṣr, burŷ, eta qaṣaba kontzeptuak. Termino bakoitza ez da aldi ez testuinguru berdinean ematen, lehenaren esanahiak, qal`a-renak, biztanleria konkistatzailearen asentamendua deritzo eta kontzeptu goiztiarra da; hurrengo biak castrum eta turris hitzen itzulpenak dira hauek aristokrazia bisigodoen villae-ak desagertu zireneko lekuetan eman ziren ezarmenduak izango liratekeen. Azkena, euskaraz alkazarra izango zena, hiriko gailur altuenean eraikitzen den eraikin gotortua izango zen. Hala eta guztiz ere, eztabaida handiak daude terminologiaren erabileraren inguruan.

Hisn hitza izan da ordea denboran zehar iraun duen bakarrenetakoa, baina bere esanahia aldatuz joan da denboraldi, inguru kultural, geografiko eta historikoaren arabera. Adibidez, hasierako hisn-a, konkista aurretikoa eta ondoren emirraldikoa, incastellamento prozesuaren ondorio zuzena izan zen; ordea gerora, estatu mailako fortifikazio bat izatera pasa zen.