Usuario:Itsaso2003/Taller

De Wikipedia, la enciclopedia libre

Sarrera[editar]

Antioxidatzaileak

Antioxidatzaileak eta osasunean duten garrantzia[editar]

Antioxidatzaile deritzen landareak gure gorputzak prozesu metaboliko edo ingurumen faktore desberdinen ondorioz sortzen dituen erradikal libreak neutralizatzeko konposatu kimikoak dituzten landareak dira. Erradikal libre hauek zelulak kaltetu ditzakete, eta minbizia, Alzheimerra edo diabetesa bezalako gaixotasunak sortu.

Landareek dituzten propietate antioxidatzaileen inguruan asko ikertu da azken urteetan, hauek gaixotasunen prebentzio zein patologietan duten potentzialagatik. Landare desberdientan agertzen diren konposatu desberdinak; polifenolak, flabonoideak eta karotenoideak adibidez, antioxidatzaile natural gisa jokatu dezaketela frogatu da, baita organismoa erradikal libreen eragin kaltegarrietatik babestu dezaketela ere.

Antioxidatzaileak landareetan[editar]

Landareetan aurkitu daitezkeen antioxidatzaile motak[editar]

Karotenoideek ematen duten kolorearen adibideak.
  1. Polifenolak: landareak askotan ugariak diren konposatuak dira, antioxidatzaile gisa jokatzea ahalbidetzen dioten egitura kimiko berezidunak. Polifenolen adibide ohikoenak flabonoideak, taninoak eta azido fenolikoak dira.
  2. Karotenoideak: fruta eta barazkiei kolore hori, gorri eta gorria ematen dieten pigmentu begetalak dira. Karotenoideen propietate antioxidatzaileek gaixotasun kardiobaskularren eta minbizi mota batzuen arriskua gutxitu dezaketela egiaztatu da.
  3. C bitamina (azido askorbikoa): fruta zein barazki askotan agertzen den bitamina hidrosolugarri bat da.

Antioxidatzaileen funtzioa landareengan[editar]

  1. Estres oxidatiboaren aurreko babesa: landareak momentuoro erradikal libreekin zein bestelako konposatu oxidatzaile batzukin kontaktuan daude, fotosintesia bezalako prozesu metabolikoen ondorioz.
  2. Ingurumen eraginen aurreko babesa: ingurumeneko zenbait faktorek (eguzki argiak, tenperatura altuak, estres hidrikoak, patogeno bidezko nfekzioek…) landareengan negatiboki eragin dezakete. Honen aurrean antioxidatzaileak ingurumen estresaren ondorioz sortutako erradikal libre eta bestelako konposatu oxidatzaileen aurrean landareei babesa ematen diete.
  3. Hazkuntza eta garapena erregulatzea: landareetako antioxidatzaile batzuk eragin hormonalak dituztela frogatu da, eta ondorioz hauen hazkuntza eta garapena erregulatu dezaketela. Azido askorbikoak adibidez landareen sustraien eta kimuen hazkuntza erregulatzen laguntza du.

Landare antioxidatzaileak[editar]

Antioxidatzaileetan aberatsak diren landareak, hauen propietateak eta osasunerako onurak[editar]

Orokorrean, kolore bizidun landare eta fruituak aberatsak izaten dira antioxidatzaileetan , nahiz eta beste landare askok ere antioxidatzaileak dituzten eta osasunerako onak diren.

Baia mota desberdinak.
  1. Baiak: masustak, mugurdiak, ahabiak eta marrubiak bezalako fruituak aberatsak dira antioxidatzaileetan, bereziki polifenoletan; flabonoide eta azido fenolikoetan adibidez. Konposatu hauek kalte zelularren aurrean laguntzen dute, baita minibiziaren, gaixotasun kardiakoen eta diabetesaren aurrean arriskuak murriztu ere.
  2. Fruta zitrikoak: limoiak, laranjak, mandarinak eta pomeloak aberatsak dira C bitaminan, inmunitate sistema hobetzen eta kalte zelularren aurrean babesten lagunduz. Bitamina honek minbizien eta gaixotasun kardiakoen aurreko prebentzioan eraginak dituen propietateak ere baditu.
  3. Hosto berdedun barazkiak: horrela sailkatzen ditugun barazkiak, hala nola, espinakak eta brokolia, C eta E bitaminan eta karotenoideetan aberatsak dira, eta zenbait gaixotasunen agerpena ekiditen lagundu dezakete. Honez gain, elikagai garrantzitsuak dira, bitaminetan, zuntzetan eta beharrezko mineraletan aberatsak izanik eta kaloria gutxikoak izanik dieta osasuntsu baterako oso egokiak direlako.
  4. Te berdea: polifenoletan oso aberatsa da, katekina izenekoan bereziki, propietate antioxidatzaile handiduna. Te berdea erregularki kontsumitzeak gaixotasun batzuen aurreko prebentzioa, buruko osasunaren hobekuntza eta ongizate kognitiboa dakartzala fraogatu da.
  5. Infusio belarrak eta espeziak: oreganoa, erromeroa, kurguma eta jengibrea polifenoletan eta karotenoideetan aberatsak dira. Hauek hanturaren aurkeko propietateak dituzte eta digestioan, inmunitate sisteman eta burmuinaren ongizatean lagundu dezakete.
  6. Fruta tropikalak: papaia, mangoa eta anana bezalako fruta tropikalak C bitamina eta karotenoideak bezalako antioxidatzaileetan aberatsak dira. Zuntzean, bitaminetan eta mineraletan aberatsan direnez, dieta egoki bat mantentzeko egokiak diren elikagaiak dira, eta hauen kontsumo on batek gaixotasun kroniko batzuen arriskuan lagundu dezakete, baita digestioan eta azalaren osasunean ere.

Antioxidatzaileak landareetatik erauzteko metodoak[editar]

Disolbatzaile bidezko erauzketa[editar]

Disolbatzaile bidezko erauzketa: landareetako antioxidatzeileak lortzeko metodo ohikoena da. Prozesu hau disolbatzaile organikoen bidez burutzen da, etanola, metanola edo azetona adibidez, konposatu antioxidatzaileak materia begetaletatik erauzteko.

Erauzte prozesua materia begetala txikitzen hasten da, hau ontzi itxi batean disolbatzaile batekin nahastuz. Nahasketa irabiatu eta tenperatura espezifiko batean berotzen da denbora jakin batez, antioxidatzaileak disolbatzailean disolbatzeko.

Erauzketa bukatutakoan, materia begetala eta disolbatzailea banatu egiten dira. Disolbatzailea ebaporazioz edo destilazioz deuseztatu ostean, antioxidatzailez osatutako soluzio kontzentratu bat lortzen da.

Metodo hau oso erabilgarria da landareetatik antioxidatzaile kantitate handiak lortzeko, baina desabantaila batzuk eduki ditzake, disolbatzaile arrastoak geratzea edo ebaporazioan antioxidatzaile batzuk galtzea. Horregatik, garrantzitsua da metodo hau kontuz aplikatzea eta purutasun probak egiten joatea, lortutako antnioxidatzaileen kalitatea neurtzeko.

Presio altuko teknologien bidezko erauzketa[editar]

Presio altuko teknologien bidezko erauzketa (HAE, ingelesez) : erauzketarako metodo berriena da. Prozesu honetan makina berezi bat behar da, zeinak presio handi bat eragiten duen, materia begetalaren pareta zelularrak hautsi eta konposatu antioxidatzaileak aterarazteko. Erabiltzen den presioa 100 eta 1000 MPa artekoa izan ohi da, hau da, ohiko presio atmosferikoa baino altuagoa.

Presio altuko metodo honek onurak ekarri ditzake beste batekin alderatuz gero, izan ere, konposatu antioxidatzaileen erauzketa efizientzia handiagoa da, eta konposatu hauen degradazio maila txikiagoa ematen da, prozesua presio altuan egiten bada ere giro tenperaturan egiten delako.

Gainera, metodo honen bitartez konposatu antioxidatzaile gehiago lortu daitezke, beste metodo batzuen bidez erauzteko zailak diren horiek ere. Hala ere, alde txarrak ere baditu, makinaria espezializatua eta honen prezioa adibidez.

Aipatu behar da, presio altuko teknologien bidezko erauzketa, ikergai dagoen teknika bat dela elikagaien eta farmaziaren industrietan.

Jariakin superkritiko bidezko erauzketa[editar]

Jariakin superkritiko bidezko erauzketa: disolbatzaile gisa jariakin superkritiko bat erabiltzen duen teknika da.  

Landareetatik antioxidatzaileak erauzteko erabiltzen den jariakin superkritiko ohikoena karbono dioxidoa (CO2) da. CO2 superkritikoa oso eraginkorra da konposatu antioxidatzaileak materia begetaletik ateratzeko, ingurumenarekiko kaltegarria ez izateaz gain.

Erauzketa prozesua materia begetala CO2 superkritikoarekin batera kamara batean sartzean hasten da. CO2aren presioa eta tenperatura konposatu antioxidatzaileak jarikinean disolbatzeko egokitzen dira. Erauzketa burututa dagoenean, presioa jeitsiz CO2a askatzen da, disolbatutako antioxidatzaileak lortuz.

Jariakin superkritikoen bidezko erauzketaren metodoak abantaila batzuk dakartza besteekin alderatuz:

  • Espezifikotasun handioa du konposatuen erauzketan
  • Konposatu antioxidatzaileen degradazioa txikiagoa da prozesuan zehar
  • Disolbatzaile organiko toxikoak erabiltzea ez da beharrezkoa.

Alde txarrak, makinariaren kostua eta baldintza espezifikoak dira. Baina orokorrean, metodo honek onura nabariak dakartza erauzketan.

Landare antioxidatzaileen erabilerak[editar]

Landareetan agertzen diren antioxidatzaileek aplikazio eta erabilera ugari dituzte, industria desberdinetan. Hauek gizakion osasunean duten eragin positiboaren eta lipidoen eta proteinen oxidazioaren prebentzioan duten garrantziaren ondorioz, konposatu hauek geroz eta balio handiagoa dute eta erabiliagoak dira industria modernoan.

Elikagai industrian[editar]

Landareetako antioxidatzaileak elikagaien kalitatea hobetzeko erabiltzen dira eta hauetan dauden lipido eta proteinak oxidatzea ekiditeko. Hau oso garrantzitsua da elikagai prozesatuen industrian, olioetan, margarinan zein haragizko produktu prozesatuetan. Elikagai industrian erabiltzen diren antioxidatzaile adibide batzuk, te berdearen, mahats hazien eta erromeroaren erauzkinak dira.

Industria kosmetikoan[editar]

Antioxidatzaileak azala erradikal libreen eta beste zenbait faktoreen aurrean babesteko erabiltzen dira. Industria honetan te berdea, E bitamina eta mahats hazien erauzkinak dira ohikoak.

Farmazia industrian[editar]

Landareen antioxidatzaileak estres oxidatzailearekin lotutako gaixotasunen prebentzio zein tratamenduan erabiltzen dira; minbizietan, gaixotasun kardiobaskularretan eta gaixotasun neurodegeneratiboetan adibidez. Farmazia munduan erabilienak diren antioxidatzaileetako batzuk kurkumina, resberatrola eta kertzetina dira.

Albo-ondorioak eta kontuan hartu beharreko neurriak[editar]

Orokorrean landareetako antioxidatzaileak osasunerako onuragarriak badira ere, bigarren mailako ondorioak eta arriskuak kontuan hartu behar dira.

Landare antioxidatzaileak kontsumitzearen albo-ondorio posibleak[editar]

Antioxidatzaileen kontsumo handia osasunerako kaltegarria izan daitekeela dioten ikerketak dauden; adibidez, E bitaminaren gehiegizko kontsumoak hemorragien agerpena areagotu dezakete, baita medikamentu batzuen efikazia gutxitu ere.

Antioxidatzaile batzuk, medikamentu batzuekin elkareragin dezakete, antikoagulatzaileekin adibidez, hemorragien agerpena oso arriskutsu bihurtuz.

Landare antioxidatzaileak kontsumitzerako orduan hartu beharreko neurriak[editar]

Neurriei dagokienez, garrantzitsua da kontuan hartzea antioxidatzaile batzuk medikamentuekin elkareragin dezaketenez eta albo-kalteak sortu, osasunean profesionalak direnekin kontaktuan egotea beharrezkoa dela elikagai osagarriak diren antioxidatzaileak hartu aurretik, gehienbat medikatuta egonez gero eta patologia kronikoren bat pairatuz gero.

Kontuan eduki behar den beste datu garrantzitsu bat antioxidatzaileak gaixotasunak sendatzeko mirariak ez direla da, nahiz eta onurgarriak izan daitezkeen elikaduran; hau da, ez dira medikamentuen ordezkapen bat.

Bibliografia[editar]

[1]

[2]

[3]

[4]

  1. Lobo, V; Patil, A; Phatak, A; Chandra, N (2010). «Free radicals, antioxidants and functional foods: Impact on human health». Pharmacognosy Reviews 4 (8): 118. ISSN 0973-7847. doi:10.4103/0973-7847.70902. Consultado el 17 de marzo de 2023. 
  2. Pham-Huy, Chuong; Pham Huy, Bruno (10 de marzo de 2022). Free Radicals and Antioxidants. CRC Press. pp. 109-155. Consultado el 17 de marzo de 2023. 
  3. Pisoschi, Aurelia Magdalena; Pop, Aneta; Cimpeanu, Carmen; Predoi, Gabriel (2016). «Antioxidant Capacity Determination in Plants and Plant-Derived Products: A Review». Oxidative Medicine and Cellular Longevity 2016: 1-36. ISSN 1942-0900. doi:10.1155/2016/9130976. Consultado el 17 de marzo de 2023. 
  4. Marmitt, Diorge Jônatas; Bitencourt, Shanna; da Silva, Gustavo Rodrigo; Rempel, Claudete; Goettert, Márcia Inês (24 de junio de 2021). «Traditional plants with antioxidant properties in clinical trials—A systematic review». Phytotherapy Research 35 (10): 5647-5667. ISSN 0951-418X. doi:10.1002/ptr.7202. Consultado el 17 de marzo de 2023.