Ir al contenido

Usuario:Xixaoria

De Wikipedia, la enciclopedia libre

--Xixaoria (discusión) 22:57 4 ene 2009 (UTC)==SOFTWARE LIBREA ADMINISTRAZIO PUBLIKOAN==

SOFTWARE LIBREA ADMINISTRAZIO PUBLIKOAN[editar]

Sarrera[editar]

SOFTWARE LIBREAK heldutasuna aspaldi lortu zuen arren, azken urtetan asko eztabaidatu da Herri Adminsitrazioek erabili behar duten ala ez. Dena den, Hego Amerikan gero eta zalbalduago dago.

Hasiera abtean, Software librearen bultzatzaileak erotzat eta erromantikotzat hartu ziren. Guar egun ordea alternativa “libreak” seriotasuna lortu du eta horren adibidea hauxe: Hainbat estatuko gobernuek bere aldeko apustua egin dutela, easatero Venezuelak.


Zer da software librea?[editar]

Software libreak ondoren aipatzen diren lau askatasuanak betetzen dituen software da.Edozein asmorekin programa erabilzteko eskatasuna (0 askatasuna), programak nola funtzionatzen duen ikasteko askatasuna eta norberaren beharretara egokitzeko(1 askatasuna), programaren kopiak banatzeko askatasuna (2 askatasuna), programa hobetzeko eta egindako hobekuntzak besteei jakin arazteko askatasuna, komunitate osak onurak jaso ditzan (3 askatasuna).


Software librea kontzeptua software propietario edo pribatiboaren aurka sortu zen. Azken honek, kode iturria izkutatzen dio erabiltzaileari, hau da, kodea osatzen duten algoritmoak. Beraz, software pribatiboak kalteak sortzen dizkio erabiltzaileari, besteak beste ezin duela jakin programak zer egiten duen eta ondorioz, ezin du bere beharretara egokitu. Izan ere, norbaitek software pribatiboa erosten duenean, ez du programa erosten baizik eta programa erabiltzeko lizentzia. Programaren jabetzak garatu duen enpresaren esku jarraitzen du. Beraz, edozein software propietarioa erosten dugunean, fabrikatzaileak etorkizunean har ditzazken erabakien menpe geratzen gara. Beste modu batera esanda, lotuta geratzen gara fabrikatzailearen erabakietara, eta hori batez ere oso kaltegarri gerta daiteke egoera horretan geratzen dena herrialde bat aurrera daraman Gobernua denean.


Zer da Linux?[editar]

Linux sistema operatiboa da, bi hitzetan esanda, erabiltzalea eta Pcaren arteko komunikazioa kudeatzen duen programa da, bere hardwarerekin elakrri eragiten.

Linux-aren ezaugarri nagusienetakoa da, hasieratik software librea izateko sortu zela, beraz, aipatutako onura guztiak ditu. Linux ez da gaur egun dagoen sisterma libre bakarra, baina bai ezagunena eta gai dena eredu pribatiboen aurren alternatiba izateko, Microsoft enpresaren Windows-aren alternatiba izateko alegia.

Software librearen erabilera administrazio publikoan[editar]

Software librearen inguruko eztabaidarik handiena administrazio publikoan eman da. Software libreak erabiltzaile bakarrarentzat onurak baditu, administrazio publikoak ere onurak lor ditzazke Linux plataforma eskuratuz gero eta estatuko sail guztietako sistema informatikoek behar diren kode zabaleko programak eskuratuz gero.


Zerbait dohain baldin bada zergatik ordaindu? Galdera honetan kokatzen da software librearen aldeko ikuspuntu indartsuenetako bat, batez ere munduaren alde honetatik begiratuta. Baina argudioak haratago doaz, eta bost argudio nagusi daude herrialde batek administrazio publikoan software librea eskuratzeko, hauxek:

1-Argudio Makroekonomikoa.Sistema operatibo bat eta bulegoko paketea erostea, biak merkatal lizentziarekin, gutxi gora behera 300 eta 800 dolar balio du konputagailu bakoitzeko, eta gastu hori bi edo hiru urtero berriztatu egin behar da. Hirugarren munduko herrialdeek ezin dute inola ere horrelako dirutzarik atzerrira bidali, eta gutxiago gastua ebitatu daitekeenean.Estatu batek sistema operatiboak erosteko erabiltzen duen dirua aurreztu daiteke linux sistemara pasatuz gero, dohain ematen den sistema delako. Dohain dira baita ere azken aplikazio guztiak, bulegoetako paketeak, nabigatzaileak, korreo elektronikoa eta abar.

2- Segurtasuna. Kontrakoa usten bada ere, programen kodeak argitaratzea ez doa segurtasunaren kontra, alde baizik. Software librea erabiliz gero programa batek zer egiten duen jakin daiteke, zer nolako informazioa erabiltzen duen eta nola. Segurtasuna ona izateko, argitasunean oinarritu behar da. Software pribatiboak ezkutatu egiten ditu informazio horiek denak eta askotan ez dakigu ze informazioa ari den bidaltzen urruti dauden beste konputagailuetara. Informazio erreserbatua bidali dezakete programan oker bat dagoelako edo fabrikatzaileek nahi izan dutelako.

3-Autonomia teknologikoa. Software librea aukeratzen badu, honek kode nagusira iristeko eskaintzen diten aukerei esker, erabiltzailea asko kontsumitzaile izatetik software garatzera pasa daitezke.Horrek esan nahi du, sail bakoitzak dituen behar berezietara egokitu ahal izango direla programak, aldaketa guzti horiek software libreak eskatzen dituen baldintzak jarraituz egin beharko dira.


Hainbat Administrazio publikoek software librearen alde egin dute, batzuek euren zerbidore eta eskritorio sistemak migratuz, eta beste batzuek dirulaguntzak eskainiz.

Adibide gisa, Alemania, Argentina, Brasil, Cuba, Chile, China, Espainia, Frantzia, México, Dominikar Errepublika eta Venezuela aipatu daitezke..

  • Argentinan Linux eta orohar software librearen garapena gauzatzeko portal bat ireki dute, Softwarelibre.gov.ar. Santa Fek-o Probintziak 2004.urtetik 12.360 legea du Herri Administrazioak software librea erabili dezan. Egun, legealdian beste lege bat aztertzen ari dira, probintziak ekoizten den software guztia GPL lizentziaren menpe aska daitezen. Aipatzekoa da baita ere, Rosario hiriko Muñiz proiektua.